Noticias

Euskal Sozialistak, euskeraren sustapenerako politikak garatzearen alde eta euskera arma politikotzat erabiltzearen aurka

Alderdi Popularrak Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Tokiko Erakundeen Legea garatzen duen dekretuaren aurkako ekimena ekarri nahi izan zuen eztabaidara Batzar Nagusietara.

Ez euskararen normalizazioarekiko planteamendu alternatibo bat aurkezteko. Ezta ere dekretua Arabako errealitate soziolinguistikora moldatzeko proposamena ekartzeko.

Sozialistok aldez aurretik susmatzen genuen PP-ren intentzio bakarra euskera politikak berriz ere liskar politikorako erabiltzea zela, eta gure susmoak osoko bilkuran gauzatu ziren.

Popularren irainei, Jon Nogales, Arabako Batzar Nagusietako Talde Sozialistaren Bozeramaileak, PSE-EE-k aro demokratikoan burututako ibilbidea gogoraratu zuen gamberan:

“Gernikako Estatutuan euskeraren ofizialtasunaren aldarrikapenarekin hasita, Euskeraren Normalizaziorako 1982.eko legea edota 90ko hamarkadan Fernando Buesak lortutako Eskola Ituna eta ondorengo Euskal Eskola Publikoaren Legearekin jarraituz, egun arte euskeraren normalizaziorantz eta hiztun guztien eskubideen bermerako eta bizikidetzarako emandako aurrerapauso politiko eta sozial guztiek Euskal Sozialisten ezinbesteko bultzada izan dute. Alderdi Popularra, aldiz, beti akordio guztien aurka”.