Noticias

Arabako Batzar Nagusiek babesa ematen diote Printzipal Antzokiaren modernizazio proiektuari

Jon Nogales: “Sozialistok Gasteizko Printzipal Antzokiaren hobekuntza proiektua estrategikotzat jo genuen legealdiaren hasieran, kultur programaziorik onena hartzeko gai izan eta Gasteizko kulturgune nagusi bilakatzeko , eta helburua inoiz baino hurbilago dugu gaur”

Arabako Batzar Nagusiek Azaroko ez-ohiko bilkura ospatu zuten pasadan igandean, azaroak 27. Talde Sozialistak bultzatuta, Arabako Batzar Nagusiek babesa eman zioeten Gasteizko Printzipal Antzokirako Gasteizko Udalak landutako erreforma proiektuari.

Talde Sozialistaren bozeramailea den Jon Nogales-en esanetan, “pandemia eta Ukraniako gerra tartean, kostatu zaigu lau urtekoaren hasiera-hasieratik estrategikotzat jo genituen projektu horiei dagokien lekua ematea.  Dagokien garrantzi eta pisu politikoa ematea”.

Baina errerformari bultzada politikoa ematearekin batera, talde sozialistaren bozeramaileak azaldu zuen aurkeztutako ekimenak obrek sortuko dituzten beharrei erantzuna emateko orribidearen inguruan adostasun politikoa bilatzen zuela ere. Eta horrekin batera “urte latz hauetan kulturaren alde lan egin duten erakunde eta sortzaileen arteko kolaborazio ekintzari merezi duen aitortza publikoa egitea ere”.

Ekimenak PSE-EE, EAJ-PNV eta Elkarrekin Araba batzarkide taldeen baiezko botoak jaso zituen eta talde sozialistak bere poztasuna azaldu zuen jasotako babesagatik: “ekimen honekin sozialistok adierazi nahi dugu Gasteizen kultura letra larriz idatzi nahi dugula. Kultura hiriaren motorra bilakatu nahi dugula. Printzipal Antzokia motor hori behar du izan. Gasteiz hiri bizia, alaia, dinamikoa izan dadin” itxi zuen Nogales-ek.

Pinchar aquí para ver la intervención completa: https://youtu.be/jJ1otWZHDIs 

 

 

 

Este sitio utiliza cookies para mejorar la experiencia en este web. puedes configurar tu navegador para rechazar estas cookies. Puedes consultar nuestra Política de Política de Privacidad y Cookies . Acepto